Nafartarrak Elkarteak Zuberoako Sohüta herriko Eperra ikastolaren alde burutu duen elkartasun kanpainak, harrera ezin hobea izan du aurten. 7.400 euro batu dituzte Usurbilen, azken asteotan saldu dituzten Zuberoko produktuez hornituriko otarren bidez. Pozik, oso pozik agertu dira zuberotarrak. Gaur Usurbilen ziren, Nafartarrak taldekoek Kantu Taldekoekin batera antolatu duten kantu-jira berezian parte hartu dute. Batzuk musikari, gainerakoak abesten. Haur eta gurasoak tartean. Esker ona adierazi nahi izan diote guztiek Usurbilgo herriari, Santo Tomas Azokaren baitan, frontoian burutu duten ekitaldi berezi batekin.
Aurretik, Nafartarrak Elkarteak eta Kantu Taldekoekin batera, kantu-jira berezia ospatu dute zuberotarrek. Kantuan eta dantzan aritu dira, frontoiko ekitaldiaren ostean ere. Eurek girotu dute musika aldetik, gaurko Santo Tomas Azoka.