Kantuan igarotzeko moduko ospakizunak dira Eguberrietakoak. Udarregiko ikasleek ere, horrela hartu zituzten oporrak pasa den ostiralean: gabon kantak abestuz. Abenduaren 24rako deialdi ugari egin dira: Aginagan, Zubietan, Santuenean, Kaxkoan... Hauek dituzue iragarri dituzten irteera orduak, tokiak, eta antolatzaileak.
09:30 Aginagan: eliza paretik irteera, etxez etxe. Antolatzaileak: aginagarrak.
16:00 Zubietan: gabon eskea, Artzabaletatik abiatuta. Antolatzailea: Zubieta Lantzen.
17:00 Kaxkoan: Parrokiakoen irteera. Antolatzailea: Parrokia.
17:30 Kaxkoan, Olentzero jira: preso eta iheslarien eskubideen aldeko Olentzero, Mikel Laboa plazatik abiatuta. Antolatzaileak: Usurbilen Nahi Ditugu eta Kantu Taldea.
18:00 Santuenean: Olentzeroren irteera auzo elkartetik. Antolatzailea: Santuenea Elkartea.
19:00 Kaxkoan: Olentzero taldeen topaketa frontoian, Olentzero eta Hator Hator kantatzeko.