San Silvestre lasterketan izena emateko garaia da

Noaua Aldizkaria 2013ko abe. 23a, 00:00

Hurbilagok antolatuta, abenduaren 31n ospatuko da San Silvestre lasterketa. Abenduaren 16an ireki zuten izen-ematea. Doan apuntatu ahal izango da, Hurbilago Elkarteko establezimenduetan edota jada martxan dagoen www.hurbilago.com web orrialdean.

 

17:00etan Mikel Laboa plazatik

Lau kilometroko honako ibilbidea osatu beharko dute partaideek: frontoia, Mikel Laboa plaza ondoko errotonda, Zubiaurrenea, Kale Nagusia, Etxebeste, frontoia, Kontzeju Zarra, Kale Nagusia, San Inazioko errotonda, Bordatxo ondoko errotonda, Puntapax, Artzabal, Bordaberri, Zubiaurrenea, Bordatxoko errotonda eta frontoia. Izen ematea zabalik hurbilago.com webgunean edo Hurbilago Elkarteko saltokietan.