Haizeteagatik, abisu horia hurrengo 24 orduotan

Noaua Aldizkaria 2013ko abe. 26a, 00:00

Honakoa, aste haizetsua izaten ari da. Eguberri bezperan alerta laranjan egon ginen haize bolada indartsuak espero baitziren. Gaur gauerditik aurrera, berriz abisu horia jarriko dute indarrean. Ostiralean egun osoz, haize-guneetan 100 kilometro orduko abiadura gainditu dezake haizeak. Haize-guneak ez diren lekuetan aldiz 80 kilometro ordutik gorako haize boladak izango omen ditugu. Hala dio Euskalmet-ek: "Ostiralean hego-osagaiko haizea ibiliko da eta ufada oso zakarrak izango dira kostaldean eta mendi inguruetan. Goizean zerua txukun agertuko da, batez ere kostaldean. Arratsaldetik aurrera hodeiak ugaritu egingo dira eta egunaren bukaeran baliteke barnealdean tantaren bat uztea. Tenperaturak nabarmen gora egingo du eta balio beroenak kostaldean 20 ºC-ra iritsi daitezke. Gaueko tenperatura ere igo egingo da eta zaila izango da izotza egitea".

Larunbaterako, hotza eta euria. "Larunbatean eguraldia goitik behera aldatuko da; euria eta hotza bueltan izango dira. Fronte bat igaroko da eta goizean euria denean utziko du. Ondoren ostarte zabalak irekiko dira hegoaldean eta bertan atertu egingo du. Ipar partean aldiz, eta batez ere kostaldean tarteka zaparradak botako ditu arratsaldean eta gauean, eta zenbait unetan trumoitsuak izango dira. Kostaldean mendebaldeko haizeak zakar joko du. Tenperaturak 6-8 ºC arteko beherakada nozituko du eta elur-maila arratsaldean 1000-1100 ", dio Euskalmet-en iragarpenak, abenduaren 28rako.

Eguraldiari buruzko informazio eguneratua, helbide honetan: http://www.euskalmet.euskadi.net