Oiardoko kirol pista, haurren gune larunbatera arte

Noaua Aldizkaria 2013ko abe. 26a, 00:00

Saltoka ari ziren haur eta gaztetxo batzuk, marrazten besteak, eta haiengandik gertu, gustura baita guraso edo senideak. Denak pozik, oporretan baitira. Asteotan, egiteko nagusi bat dute; aisialdiaz gozatzea. Eta aisialdi tarterako hainbat ekimen dituzte Usurbilen. Tartean,Oiardo Kiroldegian gaur ireki berri duten Gabonetako Parkea. Datozen hiru egunotan, ostegun honetatik larunbat iluntzera arte zabalik egongo da, goiz eta arratsaldez, 2-12 urte artekoen gozamenerako. 

Puzgarriak eta bestelako txokoez gain, arratsaldero 18:30etatik aurrera ekintza desberdinak programatu dituzte. Gaur pailazoak, ostiralean txalaparta saioa eta topera amaitzeko, Pottoka Diskoteka larunbatean. 

Usurbilgo Udalak antolatu duen Gabonetako Parkeari buruzko zehaztasun guztien berri, segidan:

Ordutegia: 11:30-13:30 / 17:00-20:00.
Tokia: Oiardo Kiroldegia.
Nori zuzendua: 2-12 urte artekoentzat.
Sarrera: doan.

GUNE OROKORRA
-Zientzietarako karpa, eskulan tailerrak, edertasun saloia...

2-6 URTEKOENTZAKO GUNEA
-Marrazki txokoa, ludoteka, puzgarria...

6-12 URTEKOENTZAKO GUNEA
-Ohe elastikoak, puzgarriak, tailerrak...

Gainera: tailerrak eta ikuskizunak egunero:
Abenduak 26: 18:30 Pailazoak.
Abenduak 27: 18:30 Txalaparta.
Abenduak 28: 18:30 Pottoka Diskoteka.

Antolatzailea: Usurbilgo Udala.