Larunbat arratsaldeko 18:30etatik aurrera ospatuko den haur eta gaztetxoentzako diskoteka batekin itxiko da, atzoz geroztik Oiardo Kiroldegian zabalik den Gabonetako Parkea. Aurretik, ostiral honetan, ordu berean, 18:30etan hasita, txalaparta saioa antolatu dute. Gabon Parkearen ordutegi eta eskaintzaren berri segidan:
Ordutegia: 11:30-13:30 / 17:00-20:00.
Tokia: Oiardo Kiroldegia.
Nori zuzendua: 2-12 urte artekoentzat.
Sarrera: doan.
GUNE OROKORRA
-Zientzietarako karpa, eskulan tailerrak, edertasun saloia...
2-6 URTEKOENTZAKO GUNEA
-Marrazki txokoa, ludoteka, puzgarria...
6-12 URTEKOENTZAKO GUNEA
-Ohe elastikoak, puzgarriak, tailerrak...
Gainera: tailerrak eta ikuskizunak egunero:
Abenduak 27: 18:30 Txalaparta.
Abenduak 28: 18:30 Pottoka Diskoteka.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.
GAZTELEKUTIK, ZINERA
Irteera hauxe antolatu dute DBH 1.mailako ikasleentzat, larunbat honetarako. Hurrengo asterako ere beste bi ekintza aurreikusi dituzte:
Abenduak 28, larunbata
Ekintza: zinera irteera.
Ordua: 14:50.
Tokia: Gaztelekua.
Nori zuzendua: DBH 1.
Urtarrilak 2, osteguna
Ekintza: Donostiako Zientzia Museora irteera.
Ordua: 15:00.
Tokia: Gaztelekua.
Nori zuzendua: DBH 2.
Urtarrilak 4, larunbata
Ekintza: Txuri Urdinera irteera.
Ordua: 14:50.
Tokia: Gaztelekua.
Nori zuzendua: DBH 1.
Antolatzailea: Gaztelekua.