Kultura eta kirol munduko aurpegi ezagunek atxikimendua adierazi diote, igandeko jaialdiari

Noaua Aldizkaria 2013ko abe. 27a, 00:00

Gipuzkoa Zero Zaborrek Euskal Herriko hainbat aurpegi ezagunen atxikimendua lortu du abenduaren 29ko "Nik ere erraustegia gelditu dut" jaialdirako. Bat egin dutenen artean, hainbat usurbildar ditugu. Besteak beste; Ixabel Agirresarobe, Iñaki Errasti edota Haritz Harreguy:

- Joseba Tapia
- Martin Alustiza
- Jakoba Errekondo

- Iñaki Errasti

- Eñaut Elorrieta

- Haritz Harreguy

- Joxe Mari Agirretxe "Porrotx"
- Beñat Gaztelumendi
- Asier Azpiroz

- Uxue Alberdi

- Aitor Sarriegi

- Andoni Tolosa "Morau"

- Javier Rodil 

- Ines Osinaga

- Mikel Moreno

- Adrian Elustondo

- Ze Esatek! taldea

- Ixiar Oreja

- Mikel Erguin

- Ainere Tolosa

- Gorka Zubeldia

- Ixabel Agirresarobe

- Iñaki Azurmendi

- Igor Rezola "Dizebi"

ERAKUNDE ETA ERAGILEEN ATXIKIMENDUAK
Norbanakoek bakarrik ez, zenbait erakundeek ere bat egin dute igandeko "Nik ere erraustegia gelditu dut" jaialdiarekin; Usurbilgo Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak. Aldundiaren izenean Martin Garitano Ahaldun Nagusiak, errauste planta bertan behera geratu izana, albiste on hau ospatzera deitu ditu herritarrak igandean. Bide onetik goazela dio, "Gipuzkoa erraustegiaren kulturatik zero zabor kulturara eramaten ari gara guztion artean". 

Errausketaren aurkako mugimenduko eragileek ere atxikimendua adierazi dute; aurreko astean hedabideen aurrera agertu ziren, Gipuzkoako Errausketaren Aurkako Plataformen Koordinadorak, Eguzki, Ekologistak Martxan eta Gipuzkoa Zero Zaborrek. Herritarrei abenduaren 29an Usurbilen antolatu diren ospakizunetan parte hartzeko gonbita luzatzen diete.

Senideekin, lagun artean.... abenduko azken igandean Usurbila gerturatzeko deialdia egiten diete, urte luzeetako ahaleginaren ostean, errauste planta gelditzea lortu duten guztiei. "Guztion artean gelditu dugu errauste planta. Milaka eta milaka herritarren bultzadak egin du posible. Bakoitzak bere erara. Eguneroko lanean, unean uneko kolaborazioen bidez, mobilizazioetan parte hartuz, ingurukoak gaiaren inguruan informatuz... Gutako bakoitzak dauka meritua lorpen handi honen gauzatzean. Horrexegatik, gutako bakoitzak bere lekua dauka "Nik ere erraustegia gelditu dut" izenburuarekin antolatutako jaian. Abenduaren 29an elkarrekin ospatzera dei egiten dizuegu", luzatzen dute gonbita.

Argi diote, "saiatzeak azkenean emaitza pozgarria izan du. Guztion artean planta toxikoa bertan behera uztea lortu dugu, gelditu dugu. Gelditu dugu bai, guk, eta gurekin batera, aldarrikapenarekin modu batean edo bestean bat egin duzuen guztiok gelditu dugu", zioten.