Errauste planta eraiki asmo zuten lurretara mendi martxa, haurrentzako ekitaldiak, musika, kale animazioa, jan edana edota gerri buelta mugitzeko aukera. Horretarako eta askoz gehiagorako emango du, igandean Gipuzkoa Zero Zaborrek antolatu duen "Nik ere erraustegia gelditu dut" jaialdiak.
EKITALDI NAGUSIA EGUERDIAN
Erraustegiaren aurkako urte luzeetako borrokan egin diren mobilizazio eta ekimenen artean, badira izugarrizko arrakasta izan zuten nabarmentzeko bi ekitaldi; 2011ko Flashmob eta aurtengo Mundumob. Biak dantzatzeko aukera izango da igandean, 13:00etan frontoian hasiko den ekitaldi nagusiarekin. Hitzordu honekin borobildu nahi dute antolatzaileek, goizean goiz erraustegia eraiki behar zuten lekura deitu duten mendi martxarekin abiatuko den jaialdia.
Gero aipatu moduan, frontoiaren bueltan ospatuko dira bazkal ordura arte, beste hainbat ekimen:
ABENDUAK 29, IGANDEA
9:00 Mendi martxan, errauste planta eraiki asmo zuten lurretara, Mikel Laboa plazatik.
11:00 Zuhaitz landaketa, Artzabalen.
11:15etatik aurrera, frontoian:
- Porrotx
- Apaxi ipuin kontalaria
- Xalto eta Brinko pailazoak
- Puzgarriak
- Morau
- ...
- Jan eta edateko aukera.
Antolatzaileak: Gipuzkoa Zero Zabor eta zero zabor taldeak.