Frontoi inguruan behin betirako agurtzen hasiak dira, herritarrek nahi ez zuten eta azkenean bertan behera uztea lortu den Zubietako errauste planta proiektua. Gipuzkoa Zero Zabor mugimenduak antolatuta, goizetik ospatzen hasiak dira Usurbilen "Nik ere erraustegia gelditu dut" jaialdia. Bertara, urte luzeotan, azpiegitura honen aurka agertu diren herritar, eragile eta erakundeak daude gonbidatuak. Antolatzaileek asteotan azpimarratu duten moduan, elkarlanean lortu baita errauste planta gelditzea.
Giro goibela dugun arren, goizetik kaleak esnatzen eta animatzen ari dira joaldunak. Irri eginarazten hasia da baita, frontoira bertaratu den jaialdiko gonbidatuetako bat; Porrotx. Haurrei zuzenduriko ekitaldiak izango dira datozen orduotan, baita musika, jan edana... Usurbil Zero Zabor edota Eginklik! herriko taldeen postuetatik osteratxoa ere egiteko aukera dago frontoian. Gaztainak prestatzen ari dira Askatasuna plazan. Flashmob edo Mundumob ekimenak entseatzeko aukera ere egongo da. "Nik ere erraustegia gelditu dut" jaialdiko ekitaldi nagusia, 13:00etan frontoian:
ABENDUAK 29, IGANDEA
9:00 Mendi martxan, errauste planta eraiki asmo zuten lurretara, Mikel Laboa plazatik.
11:00 Zuhaitz landaketa, Artzabalen.
11:15etatik aurrera, frontoian:
- Porrotx
- Apaxi ipuin kontalaria
- Xalto eta Brinko pailazoak
- Puzgarriak
- Morau
- ...
- Jan eta edateko aukera.
Antolatzaileak: Gipuzkoa Zero Zabor eta zero zabor taldeak.