Gabonetako eskubaloi txapelketa ere martxan, Oiardo Kiroldegian

Noaua Aldizkaria 2013ko abe. 29a, 00:00

Asteburuetako ohiko jardunaldiak etenda egon arren, ezohiko mugimendua nabari da gaur Kiroldegi inguruan. Goizeko 9:00ak geroztik eskubaloi festa dugu Oiardon, Mirotz Ullate usurbildarraren omeneko gabonetako infantilen arteko txapelketa ospatzen ari dira eta. Usurbil Kirol Elkarteko jokalariak parte hartzen ari dira, baita Zarautz, Basauri, Eibar, Hondarribia edota Tolosatik etorritakoak ere. Goizean zehar kanporaketak jokatuko dira. Arratsaldean, lehen sei postuetan sailkatzeko azken partidak. Eta iluntzeko 20:00etan sari banaketa:

NESKAK:

A multzoa: Usurbil B, Usurbil C eta Basauri.
B multzoa: Usurbil A, Zarautz eta Eibar.

Neurketak:
9:00 Usurbil B-Usurbil C
10:00 Usurbil A-Zarautz
11:00 Usurbil C-Basauri
12:00 Zarautz-Eibar
13:00 Usurbil B-Basauri
14:00 Usurbil A-Eibar
16:00 5.-6. postuak
17:20 3.-4. postuak
18:40 1.-2. postuak

MUTILAK:
A multzoa: Usurbil, Hondarribia eta Basauri.
B multzoa: Tolosa, Zarautz eta Eibar.

9:30 Usurbil-Hondarribia
10:30 Tolosa-Zarautz
11:30 Hondarribia-Basauri
12:30 Zarautz-Eibar

13:30 Usurbil-Basauri
14:30 Tolosa-Eibar
16:40 5.-6. postuak
18:00 3.-4. postuak
19:20 1.-2. postuak

13:00-15:30 Bazkaria.
20:00 Sari banaketa.