"Galtzagorriei to, Inaxito!" antzezlana gaur Aginagan

Noaua Aldizkaria 2013ko abe. 30a, 00:00

Misterioz eta umorez beterik dator Inaxitoren hirugarren antzezpen hau. Euskal mitologian ezagun eta ez horren ezagun diren pertsonaia eta lurraldeak ezagutuko ditu Inaxitok jolasean, eta beti bezala, bertsoek zipriztinduko dute.

Inaxito eta antzezlana jarraitzen ari diren haur nahiz helduek euskal mitologiaren mundu magikoarekin gozatzeko aukera izango dute.


Ordua: 17:00.
Tokia: Aginagako ludoteka.
Sarrera: doan.
Antolatzailea: Antxomolantxa Elkartea.