Antortxero gisa izena emateko azken eguna da gaurkoa

Noaua Aldizkaria 2013ko abe. 30a, 00:00

Hala dabil Ziortza Gazte Elkartea. Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeei Usurbilerako bidea argitzen laguntzera animatzen direnek ordea, ez dute kasting edo antzeko aukeraketa prozesurik gainditu beharko. Errege kabalgatako ospakizunetan parte hartzeko gogoz denak izena ematearekin aski du. Hori bai, gaur da izena emateko azken eguna.

Ordutegia: 11:00-13:00.
Tokia: apaiz etxea.
Antolatzailea: Ziortza Gazte Elkartea.

Oharrak: antortxeroentzat izena emateko beste bideak; abenduaren 30era arte, ziortzage@gmail.com helbidera edo Ziortzak Tuentin duen kontura idatzita. Antortxeroen bilera, urtarrilaren 3an, 19:00etan apaiz etxean.
Informazio gehiago: ziortzage@gmail.com

Urtarrilak 5, igandea

11:30 Gutun bilketa frontoian, Erregeen Karteroa etorriko da eta.

18:00 Erregeen Kabalgataren irteera San Estebandik.

19:30 Kabalgataren ailegaera frontoira.