NOAUA!koen partez, urte berri on guztioi!

Noaua Aldizkaria 2013ko abe. 31a, 00:00

Akabo 2013a ere. Abenduak 31 ditu gaur, urteko azken eguna. Azken 365 egunek utzi digutena errepasatu, baloratu eta ate joka datorkigun 2014ari neurria hartzen hasteko garaia dugu. Datorren urteak ere ziur, emango du zeresanik, zalantzarik gabe. Ohi denez, une gazi-gozoak ekarriko ditu. Baita nobedaderik ere NOAUA!ra. Aurrerago izango da hori. Bitartean, amaitu ahalik eta ondoen urte zahar hau, eta askoz hobeto estreinatu dezazuela datorren 2014a. NOAUA!koen partez, urte berri on guztioi!

2014ko lehen astekaria, urtarrilaren 10ean
Gogoan izan, bi asteko etenaldiaren ostean, 2014ko lehen NOAUA! urtarrilaren 10ean argitaratuko dugula. Honenbestez, 557. zenbakidun astekarirako zorion agur edo bestelako oharrik baldin baduzue, bidali lasai erredakzioa@noaua.com helbidera, urtarrilaren 7a baino lehen. Bestela, deitu 943 360 321 telefono zenbakira, edo NOAUA!ra ekarri. Datozkigun jai egunotan izan ezik, astetartean zabalik izango da eta egoitza.