Larra DJ, 2014a dantzan estreinatzeko

Noaua Aldizkaria 2013ko abe. 31a, 00:00

Gauerdiko hamabi mahats aleak jan, petardo artean 2014ari harrera egin eta afalorduan irentsitako jan edanari buelta eman ostean, kalera ateratzeko plana izango du zuetako batek baino gehiagok. Ohi bezala, zenbait taberna gau osoz irekita egongo dira gaurkoan. Elkarri topa eginez ikusiko ditugu hainbat koadrila, senide eta herritar, goizaldera arte. Baten batzuk balantzaka, bihar goizera arte luzatuko dute parranda giroa. 

Tabernaz tabernako joan etorrian ez ahaztu, Askatasuna plazan, atzoko eta gaurko abestiekin, dantzan jarriko gaituela Iñaki Larrañaga herritarrak, Larra DJ-k. Goizaldeko 1:00atak ingurutik aurrera, hurbildu beraz, Paris etxe atzealdera. Gozatu urtezahar gauaz!