93.300, 66.202 eta 69.187, Hurbilagoren gabonetako zozketako zenbaki sarituak

Noaua Aldizkaria 2013ko abe. 31a, 00:00

Hurbilago San Silbestre Herri Lasterketan izena emana zuten partaide guztiak, antolatzaileek frontoian kokatua zuten helmugara iritsi eta bertan geratu dira. Denek zekiten eta, gaurko kirol ekimenean doan apuntatu izanaren truke, opari ederrak irabazi zitzaketela. Eta aurreikuspenek ez dute hutsik egin. Hurbilago Elkarteko kide diren jatetxe, taberna eta saltoki bakoitzak opari eder askoak eman dituzte gaurko zozketarako, urtean zehar bezero dituzten eta astearte honetan, San Silbestre lasterketan parte hartu dutenei esker ona adierazteko. Otorduak, erosketa baleak... Lasterkari asko opari eta guzti irten da gaur frontoitik.

Edozein kasutan, opari potoloenak amaierarako utzi nahi izan dituzte Hurbilago Elkartekoek. Azken asteotan, elkarteko kide diren establezimenduetan 10 eurotik gorako erosketen truke txartel bat jaso, datu pertsonalekin bete, eta saltoki bereko kaxan utzia zenutenok, Sutegin ikusgai egon diren hiru opari ederrok irabazteko aukera zenuten:
-Mendiko bizikleta eder bat (Coluer Rave 270 markakoa).
-Telebista bat (Grundig Led 40VLE630BH).
-Tablet bat (Airis Onepad 735).

ZENBAKI SARITUAK....
Hiru sari ederrok Hurbilago San Silbestre herri lasterketaren amaieran zozketatu dituzte. Sarituak ez dira agertu. Adi beraz, saritua zu izan zaitezke eta. Badaezpada, begiratu ondo, agian zuk izan dezakezu eta zenbaki saritua:
-Airis Onepad 735 Tableta: 93.300.
-Grundig Led 40VLE630BH Telebista: 66.202.
-Coluer Rave 270 markako bizikleta: 69.187.