Kirol instalakuntzak baliatzeko abonu eskaintza zabala

Noaua Aldizkaria 2014ko urt. 2a, 00:00

Igerilekua, gimnasioa, frontoia... 2014an ere Usurbilen ditugun kirol instalakuntzak baliatzeko Udalak abonu mota eskaintzaren berri zabaldu du, kaleratu duen eskuorri batean. Erabiltzaileentzako honako prezioak finkatu dituzte urte berri honetarako:

URTEKO BAZKIDETZAK
Banakako heldua: 157 euro.
Banakako gaztea: 99 euro.
Familiarra: 239 euro.

SARRERAK
18 urtez gorakoak: 5,90 euro.
18 urtez beherakoak: 3,70 euro.

ERRESERBAK ETA ZERBITZUAK
Squasha: 5,20 euro.
Frontoia (argia barne): 17,20 euro.
Sauna: 3,70 euro.
Giltza hautsi edo galtzea: 5,20 euro.
Karneta hautsi edo galtzea: 3,50 euro.

Informazio gehiago: 943 372 498 edo kirola@usurbil.net
Abonuak ordaintzeko kontu zenbakia; 2095 5069 08 1064363541.

JAI EGUNAK
Gogoan izan, Usurbilgo Kiroldegiko txartela, Andoain, Lasarte-Oria eta Urnietako kirol instalakuntzetarako ere erabil dezakezuela. Ohar interesgarria, bereziki, Oiardo itxi ohi duten egunetarako. Eta itxialdien berri ere eman dute Buruntzaldeko lau udalerrietako kiroldegiek. Alegia, 2014ko jai egunen egutegia finkatu dutela. Urte berri honetako egunotan itxiko dituzte Usurbil, Urnieta, Lasarte-Oria eta Andoaingo Kiroldegiak:

USURBIL: urtarrilak 1,6; uztailak 2-3; abuztuak 1-24; abenduak 24-25,31.

ANDOAIN: urtarrilak 1,6; ekainak 24; uztailak 6,13,20,27; abuztuak 1-17,24,31; abenduak 24,25,31.

LASARTE-ORIA:
Kiroldegia: urtarrilak 1,6; maiatzak 1; ekainak 28 (arratsaldez), 29,30; uztailak 6,13,20,27; abuztuak 1-14,17,24,31; abenduak 24,25,31.
Kirol Gunea: urtarrilak 1,6; apirilak 17-21; maiatzak 1; ekainak 28 (arratsaldez), 29,30; uztailak 6,13,20,25,27,31; abuztuak 1-15,17,24,31; azaroak 1; abenduak 8,24,25,31.

URNIETA:
Kiroldegia: urtarrilak 1,5,6; apirilak 17-21; maiatzak 1; irailak 15-17, 28-29; urriak 12; azaroak 1; abenduak 7-8,24-25,31.
Frontoia: urtarrilak 1,5,6; apirilak 17-21; maiatzak 1; abuztua itxita; urriak 12; azaroak 1; abenduak 7-8,24-25,31.