Haurrentzako urtarrileko filma igandean ez, larunbatean

Noaua Aldizkaria 2014ko urt. 3a, 00:00

Igandean, urtarrilak 5, errege kabalgata ospatuko baita. Usurbilgo Udalak negu parterako antolatua duen euskarazko zine zikloaren baitan etzirako programatua zuen film proiekzioa egunbete aurreratu du. Honenbestez, larunbat honetan, urtarrilaren 4an eskainiko da etxeko txikienentzako ikus-entzunezkoa, ohiko leku eta ordutegian; 17:00etatik aurrera Sutegin. 

“Kiriku eta basapiztiak” dugu euskarazko zine zikloaren baitan, Udalak urteko lehen hilabete honetarako programatu duen haurrentzako filmaren izenburua: "Kiriku gaztearen abenturen jarraipena da. Aitonak, haitzulo urdinean duen tronu horretan eserita, Kiriku lorazain, detektibe, eltzegile, merkatari, bidaiari eta mediku bihurtzen den modua kontatuko digu". Filma ikusteko sarrerak 3 eurotan salgai, egunean bertan.

Helduentzako filma, ohiko hitzorduan
Helduena bai, ohi bezala, urtarrileko bigarren igandean eskainiko da. Hilaren 12an. “Mugaldekoak” proiektatuko dute Sutegin. Sarrerak 5 eurotan, egunean bertan salgai. Hona hemen, hilabete honetan ikusi ahal izango diren bi film hauen inguruko zehaztasunak:


URTARRILAK 4, LARUNBATA: "KIRIKU ETA BASAPIZTIAK", HAURRENTZAKO FILMA
Ordua: 17:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Sarrerak: 3 eurotan salgai, egunean bertan.
Sinopsia: "Kiriku gaztearen abenturen jarraipena da. Aitonak, haitzulo urdinean duen tronu horretan eserita, Kiriku lorazain, detektibe, eltzegile, merkatari, bidaiari eta mediku bihurtzen den modua kontatuko digu".
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.


URTARRILAK 12, IGANDEA: "MUGALDEKOAK", HELDUENTZAKO FILMA
Ordua: 18:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Sarrerak: 5 eurotan, egunean bertan.
Sinopsia: "II. Mundu Gerran gaude, Iparraldea, Nafarroa eta Gipuzkoarekin muga egiten duen herri batean, Pirineoaren magalean. Irene Solaguren, Manuel Larralde medikuaren emazteak, Pirinioetan antolatzen ari den erakunde klandestino batean parte hartzeko proposamena jaso du, Comette sarean hain zuzen, Alemaniak menderatutako frontean jausten diren abiadore britainiarrak jaso eta Pirineoak zeharkatuta, berriz ere Ingalaterrara bidaltzeko. Irenek zalantzak ditu. Bera errepublikar familia batekoa da; Manuelek, ordea, Kapitain graduarekin parte hartu zuen arestian bukatu zen Gerra Zibilean, mediku gisa. Erabakia hartzeko, Dedéé de Jongh-ekin, Comette sarearen antolatzailearekin, bilduko da. 
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.