Ziortzak jakinarazi du ordu aldaketa, Twitter bidez. Hasiera batean, bilera gaur iluntzeko 19:00etarako zegoen aurreikusia, baina aipatu moduan, 16:30etan bilduko dira gazte elkartekoak, igandean ospatuko den errege kabalgatan parte hartu asmo duten antortxeroekin. Apaiz etxean. Etziko hitzordua prestatzea du helburu, gaur arratsaldeko bilkurak.
HIRU KABALGATA
Nahiko lan izango dute eta igandean erregeek. Usurbilen bakarrik ez, Zubietan eta Aginagan ere kabalgata bana antolatu dute. Hona hemen, urtarrilaren 5eko Errege Egun bezperarako hitzorduak:
USURBILGO ERREGE KABALGATA
11:30 Postariak haurren eskutitzak jasoko ditu frontoian.
18:00 Errege Kabalgata Urdaiagatik abiatuko da.
19:00 Erregeen etorrera eta azken ekitaldia frontoian.
Antolatzailea: Ziortza Gazte Elkartea.
Oharra: antortxero bezala errege kabalgatan parte hartu nahi duenak, abenduaren 30era arte izena eman dezake ziortzage@gmail.com helbidera idatzita, Ziortzako Tuentira mezu bat bidalita, edo abenduaren 30ean, 11:00etatik 13:00etara apaiz etxera gerturatuta. Antortxeroen bilera, urtarrilaren 3an, 19:00etan apaiz etxean.
AGINAGAKO ERREGE KABALGATA
Ordua: 18:00.
Ibilbidea: Txokoaldetik Aginagako frontoiraino.
ZUBIETAKO ERREGE KABALGATA
19:30 Berriditik jaitsiera.
20:00 Plazara iritsiko dira.
Antolatzailea: Zubietako Pilota Elkartea.