Soinurbilen logotipoa hautatzeko lehiaketa abiarazi du Zumarte Musika Eskolak

Noaua Aldizkaria 2014ko urt. 3a, 00:00

Zumarte Musika Eskolak antolatzen duen Soinurbil jaialdiak 10 urte beteko ditu aurten. Urteurrenean, logotipo lehiaketa antolatu dute, Udalak eta Zumartek elkarlanean. Sari bakarra emango da eta 400 eurokoa izango da.

Udalaren web orrian izan dugu honen berri: "2014an Soinurbil Musika Zikloaren 10. edizioa egingo da. Urteurren hori dela eta,  Zumarte Musika Eskolak eta Usurbilgo Udalak elkarlanean Soinurbilen logotipoa sortzeko logo lehiaketa antolatu dute.

Lehiaketa honen xedea Soinurbilen irudia izango duen sormenezko diseinua hautatzea da.

Lanak urtarrilaren 31 baino lehenago Usurbilgo Udalean aurkeztu behar dira".

Oinarriak ESTEKA HONETAN.