Andatza BTT taldekoak ekin diete antolaketa lanei. Mendi bizikleta proba, urtarrileko azken igandean jokatuko da, hilaren 26an. Bi ibilbide egongo dira aukeran; 30 eta 40 kilometro inguruko zirkuitu bana. Proban parte hartzeko izen emateko epea zabalik egongo da urtarrilaren 23ra arte. 12 euro ordaindu beharko dituzte federatuak, 15 federatu gabe daudenek. Zertxobait gehiago proba egunean bertan apuntatzen direnek; 15 euro federatuek, 20 euro federatu gabe daudenek. Proban irtengo diren guztientzat Craft kamiseta opari, hainbat zozketetan parte hartzeaz gain. Asistentzia edota jan edan edan beroa izango dute bidean, hamaiketako ederra helmugan. Informazio gehiago: www.andatzamendizale.info