Presoen eskubideen aldeko elkartasun olatua, 19:00etan frontoian

Noaua Aldizkaria 2014ko urt. 4a, 00:00

Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko olatua altxako dute gaur iluntzeko 19:00etan frontoian, urtarrilaren 11n Bilbon deitua dagoen egun osoko ekimena girotze aldera. Herritarrak tantaz tanta, olatua  eragitera gonbidatuak daude larunbat honetan.

Hitzordu hau, gaurko deituak dauden beste zenbait ekitaldirekin batera, Ernaik antolaturiko "Denak Ala Inor Ez Eguna"ren baitan burutuko dira. Jon Uriberen omeneko mural bat jarrita hasi dute eguna. Aurreikusiak zituzten koadrila arteko jokoak bertan behera utzi dituzte. Beste aldaketa bat, atzo ospatzekoa zen bertso musikatuen saioa gaur egingo da. Aldaketok aintzakotzat hartuta, hona hemen datozen orduotan herrian burutuko diren ekitaldiak:

Urtarrilak 4, larunbata: Denak Ala Inor Ez Eguna
18:00
 Manifestazioa trikitilariekin.
19:00 Tantaz Tanta olatua frontoian.
Ondoren, bertso musikatuen saioa. Parte hartzaileak:
-Musikariak: Eneko Sierra eta Ixak Arruti.
-Bertsolariak: Iñigo Manzisidor "Mantxi", Manex Mujika, Arkaitz Oyarzabal "Xamoa", eta Jokin Labayen.
-Gai jartzailea: Aritz Casabal.

22:00 Kontzertuak Usurbilgo Gaztetxean.

Urtarrilak 11, larunbata: Bilbora joateko autobusak
Deialdia: Tantaz Tanta ekimenak Bilbon antolatu duen mobilizazio egunera joateko autobusa.
Irteera orduak Usurbildik: 10:00/15:00.
Izen ematea: zerrendak ohiko lekuetan.

Antolatzailea: Denak ala inor ez.