Mendeku Itxua taldeko kide Ixak Arrutik sortu du kanta, Jon Uriberen azken agurrean entzun ahal izan dena. Arruti, Martin Larrañaga, Ander Aizpurua eta Iñigo Roteta laukotearen musika zale amorratua baitzen Jontxu. Ixakek abesti honekin omendu nahi izan du Uribe:
"Jontxuri biyotzez"
Inork nahi ez arren
agurtu gabe, joan zara lagun
baina zure irria
ta maitasuna ez daude urrun.
Berriz ikusiko gara bai
hemen, han edo beste nonahi.
Zu gabeko bizitzarik
nik ez dut nahi!!!
Jon betirako, zaitut gordeko nire bihotzean
Beti izango dut, irrifar bat zu oroitzean.
Ze ondo pasatu degun
gau eta egun kontzertu bakoitzean.
Ze goxo eta bereziak
izan diren guztiak, zu izanik aurrean