Hamabiak pasatxoan ilara luzea zen frontoian. Hantxe ziren erregeen postariak, haurren gurarien berri jasotzen, gero Meltxor, Gaspar eta Baltasarri jakinarazteko. Haurrak pozik, esateko zutena erregeengana helduko delako. Eta gurasoak baita, seme-alabak gustura ikusita.
Postarien etorrerak erregeak bidean direla iragarri ohi digute. Aurten ere bai. Oraingoan ordea, bestetan baino lehenago helduko dira. Kabalgata antolatzeaz arduratu diren Ziortza Gazte Elkartekoek aditzera eman dutenez, iluntzeko 19:00ak aldera Kaxkoan izango ditugu jada.
Iluntzean abiatuko dira baita, urtarrilaren 5 honetarako iragarriak dauden beste bi errege kabalgatak. Aginagakoa eta Zubietakoa. Errege bezpera honetako hitzorduen berri segidan:
Usurbilgo Errege Kabalgata
11:30 Postariak haurren eskutitzak jasoko ditu frontoian.
18:00 Errege Kabalgata Urdaiagatik abiatuko da.
19:00 Erregeen etorrera eta azken ekitaldia frontoian.
Antolatzailea: Ziortza Gazte Elkartea.
Aginagako Errege Kabalgata
Ordua: 18:00.
Ibilbidea: Txokoaldetik Aginagako frontoiraino.
Zubietako Errege Kabalgata
19:30 Berriditik jaitsiera.
20:00 Plazara iritsiko dira.
Antolatzailea: Zubietako Pilota Elkartea.