Jon Uribek eta bere gertukoek egunotan jaso dituzten elkartasun eta maitasun mezuak, zenbaezinak dira. Honen aurrean, Jontxuren familiak eskerrak eman nahi dizkiote herriari, NOAUA!ra helarazi duten lerroon bidez:
Esker mila Usurbil
Egun gutxitan pozaren pozez egotetik, Ramon etxean zegoela eta, tristura gogorrenera pasatu gara. Bai batean eta bestean ordea, herriaren berotasuna sentitu dugu.
Zorte handia dugu Usurbilgo herritarrez inguratuta egotean, ze jende jatorra zareten! Zuei esker une latz hauek samurragoak izaten ari dira.
Mila esker zuen besarkadengatik, loreengatik, hitzengatik, poemengatik, argazkiengatik, bertsoengatik, kantengatik, muxuengatik, gure ondoan egoteagatik eta egon ezin izan duzuenongatik… Benetan harro gaudela herri honetaz!
Ezin izango ditugu maitasun keinu hauek inoiz ahaztu, bihotz bihotzez muxu bana zuei!
Aupa Jontxu!
Jontxuren familia
Urtarrilaren bian hain justu
ez da gertatzen urtero…
Gure artean ibili dena
irrifartsu, parrandero.
Agurtzen jakin duzue denok
malkoz, goxo, jator, bero…
Eskerrik asko Usurbil maite
ta poza zuengan bego.
Jon zoriontsu litzakelako
gurekin baldin balego!
Doinua: Benito Lertxundiren “Itsasoari begira”.
Oharra: urtarrilaren 4ko bertso musikatuen saioan, Jontxuren omenez abestua.