"Mugaldekoak" filma proiektatuko dute igandean Sutegin

Noaua Aldizkaria 2014ko urt. 7a, 00:00

“Kiriku eta basapiztiak” haurrei zuzenduriko filmaren ostean, helduei begirakoa izango da igande honetako, urtarrilaren 12ko saioa. Negu parterako Usurbilgo Udalak antolatu duen euskarazko zine zikloaren baitan, bost egun barru, "Mugaldekoak" filma proiektatuko dute, 18:00etatik aurrera Sutegin. Filma ikusteko sarrerak 5 eurotan salgai, egunean bertan:

URTARRILAK 12, IGANDEA: "MUGALDEKOAK", HELDUENTZAKO FILMA
Ordua: 18:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Sarrerak: 5 eurotan, egunean bertan.
Sinopsia: "II. Mundu Gerran gaude, Iparraldea, Nafarroa eta Gipuzkoarekin muga egiten duen herri batean, Pirineoaren magalean. Irene Solaguren, Manuel Larralde medikuaren emazteak, Pirinioetan antolatzen ari den erakunde klandestino batean parte hartzeko proposamena jaso du, Comette sarean hain zuzen, Alemaniak menderatutako frontean jausten diren abiadore britainiarrak jaso eta Pirineoak zeharkatuta, berriz ere Ingalaterrara bidaltzeko. Irenek zalantzak ditu. Bera errepublikar familia batekoa da; Manuelek, ordea, Kapitain graduarekin parte hartu zuen arestian bukatu zen Gerra Zibilean, mediku gisa. Erabakia hartzeko, Dedéé de Jongh-ekin, Comette sarearen antolatzailearekin, bilduko da. 
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.