I. Jon Uribe Pala Txapelketa antolatu dute

Noaua Aldizkaria 2014ko urt. 7a, 00:00

Jon Uriberen omeneko ekimenek ez dute etenik. Elkartasun mezuez eta Sutegin jarri zaion muralarekin batera, jakin berri dugunez, Akerra Gaztetxekoek Jontxuren omeneko pala txapelketa antolatu dute. Aldaketarik ez bada, urtarrila amaieran edo otsaila hasieran abiatuko da.

Banakako modalitatean jokatuko den txapelketa honetarako izena eman daiteke jada. Apuntatzeko Aitzagara gerturatu, urtarrilaren 21a baino lehen. Prezioa, 5 euro. Neska mutilei zuzenduriko kirol ekimen honetan parte hartzeko dirua, neurketa egunetan eman beharko da. Partidak Txokoaldeko frontoian jokatuko dira.