Usurbilgo Gazte Asanbladaren hitzak dira hauek, Jon Uriberi eskainiak. Jontxuk Gaztetxekoekin partekatu izan dituen hainbat une ekarri dituzte gogora, sare sozialetan zintzilikatu duten oharrean. Gazte asanbladak gure artetik joan berri den gaztea omendu nahi izan du, lerroon bitartez:
Usurbilgo Gazte Asanblada
Duela egun batzuk guregandik joan hintzen baina elkarrekin bizitako momentu goxoak, barreak, besarkadak, negarrak...hire irribarre kutsakorra eta zintzotasuna ez dizkiagu sekula ahaztuko.
Bizitzan zehar, oztopo guztiak gaindituz, Usurbilgo herritar gehienen lagun eta "alkate" izan haiz, hainbat belaunaldietako gazteekin harremandu eta bizitza goitik behera aprobetxatzen saiatu haiz...eta baita lortu ere.
Gaztetxearen okupazio egunean, gurekin izan hintzen eta gaua ere bertan pasa huan, nahiz eta hire zurrunkek besteoi lo gutxi egiten utzi!! ...hortik aurrera, Gaztetxeko ekimen gehienetara agertu haiz, bertan parte hartzera edota antolatzaileekin batera "lana egitera" ere (kontzertu gauetan batez ere).
Usurbilgo pertsona parte hartzailerik handiena, humilena eta maitagarriena izan haiz, horregatik, beti izango haiz guretzat gazte eredugarria.
Plazer bat izan duk hi ezagutzea eta edonon hirekin egotea!
Eskerrik asko Jontxu!
Beti izango haiz gure bihotzetan!
Maite haugu!!
PD: popopoo...papapapaaaa!