Urtarrilaren 26ko BTT trabesiarako izen ematea irekita

Noaua Aldizkaria 2014ko urt. 9a, 00:00

Aurre inskripzioa egiteko bi bide dituzue; Kirolprobak atarian sartuta edota Irisasi BTT bilguneak Facebooken duen orrialdera joanda. Web orri baterako zein besterako loturak hemen:
https://www.kirolprobak.com/competicion_ficha.php?id=940
Facebook: https://es-es.facebook.com/IrisasiBtt2013

Irisasi BTT 2014, "Hotzak akabatzen" proba urtarrilaren 26an ospatuko da. Goizeko 9:30etarako jarri dute antolatzaileek irteera ordua. Partaideek, 30 eta 40 kilometro luzeradun ibilbideen artean aukeratu ahal izango dute. Proban parte hartzeko izen emateko epea zabalik egongo da urtarrilaren 23ra arte. 12 euro ordaindu beharko dituzte federatuak, 15 federatu gabe daudenek. Zertxobait gehiago proba egunean bertan apuntatzen direnek; 15 euro federatuek, 20 euro federatu gabe daudenek. Proban irtengo diren guztientzat Craft kamiseta opari, hainbat zozketetan parte hartzeaz gain. Asistentzia edota jan edan edan beroa izango dute bidean, hamaiketako ederra helmugan. Informazio gehiago: www.andatzamendizale.info