Ostegun honetan, urtarrilaren 9an hasita, martxoaren 27ra arte. Saioak ostegunero izango dira, arratsaldez, 17:00-19:00 artean, bake epaitegi atzeko yoga lokalean. Emakumeentzako ahalduntze ikastaro berri honetako saioak, Pepa Bojo psikologoak gidatuko ditu. "Ikastaro honen helburua autoezagutzan eta garapen pertsonalean sakontzea da eta bide batez, emakumeon ahalduntzea eta harreman osasuntsuak sustatzea", berri eman dute, ekimena antolatu duten Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailetik. Ikastaroa doakoa izango da. Izena emateko:
-Idatzi email bat, parekidetasuna@usurbil.net helbidera.
-Deitu, 943 377 110 telefono zenbakira.