"Mugaldekoak" ikusteko aukera, igandean 18:00etan Sutegin

Noaua Aldizkaria 2014ko urt. 10a, 00:00

Negu parterako Usurbilgo Udalak antolatu duen euskarazko zine zikloaren baitan, "Mugaldekoak" filma proiektatuko dute, igande arratsaldeko 18:00etatik aurrera Sutegin. Filma ikusteko sarrerak 5 eurotan salgai, egunean bertan. Ikus-entzunezkoaren lana:

URTARRILAK 12, IGANDEA: "MUGALDEKOAK", HELDUENTZAKO FILMA
Ordua: 18:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Sarrerak: 5 eurotan, egunean bertan.
Sinopsia: "II. Mundu Gerran gaude, Iparraldea, Nafarroa eta Gipuzkoarekin muga egiten duen herri batean, Pirineoaren magalean. Irene Solaguren, Manuel Larralde medikuaren emazteak, Pirinioetan antolatzen ari den erakunde klandestino batean parte hartzeko proposamena jaso du, Comette sarean hain zuzen, Alemaniak menderatutako frontean jausten diren abiadore britainiarrak jaso eta Pirineoak zeharkatuta, berriz ere Ingalaterrara bidaltzeko. Irenek zalantzak ditu. Bera errepublikar familia batekoa da; Manuelek, ordea, Kapitain graduarekin parte hartu zuen arestian bukatu zen Gerra Zibilean, mediku gisa. Erabakia hartzeko, Dedéé de Jongh-ekin, Comette sarearen antolatzailearekin, bilduko da. 
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.