Aldaketak, asteburuko eskubaloi partidetan

Noaua Aldizkaria 2014ko urt. 10a, 00:00

Astebururako iragarriak zituzten zenbait neurketa bertan behera geratu direla berri eman dute Usurbil Kirol Elkartetik. Hona hemen zabaldu duten oharra, bere osotasunean: "Euskal Federazioak izandako akats bat dela eta, zuzena ez zen egutegi bat eskegi zen bere web orrian, non aste honetan, kadete eta jubenil neskek jardunaldia zutela agertzen zen. Hori zela eta, hasieran bidali genituen ordutegiak aldatu egin behar izan genituen, horiek sartu ahal izateko. Hainbat klubek arazo larriak zituztenez aurreikusi gabeko aste honetan jokatzeko, eta federazioari akatsa jakinaraztean, ofizialki onartua ez zegoenez jokatzea, aste honetako kadete eta jubenil nesken partidak bertan behera geratzen dira".

Gainerako neurketen hitzorduak aldiz, bere horretan mantenduko dira. "Beste partiduak aldatzeko epez kanpo gaudenez, bere horretan geratzen dira", Usurbil Kirol Elkartetik ohartarazi dutenez. Hona hemen beraz, asteburuan usurbildarrek etxean jokatuko dituzten eskubaloi neurketen agenda:

Urtarrilak 11, larunbata
11:30 Alebin neskak: Udarregi 5B-Udarregi 5A
11:30 Alebin neskak: Udarregi 5C-Urnieta 6B
12:30 Alebin neskak: Udarregi 6A-Urnieta 5B 
12:30 Alebin neskak: Udarregi 6B-Urumea
19:15 Senior mutilak, 2.nazionala: Ucin Aluminio Usurbil-C.B. Urduliz

Urtarrilak 12, igandea:
11:30 Kadete mutilak: Usurbil K.E.-Pneumax Elgoibar