Historikoa izango den manifestazio baterako deia egin berri dute. Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Eloy Velascok Tantaz Tanta bilguneak larunbat honetarako Bilbon deituak zituen mobilizazio eta ekimenak debekatu ostean, manifestazioa antolatu dute eragile politiko eta sindikatuok: EH Bildu, EAJ-PNV, Geroa Bai, ELA eta LAB-ek.
Isilpean burutuko den manifestazioa Bilboko Casillatik abiatuko da, larunbat arratsaldeko 18:00etan, "Giza eskubideak. Bakea. Konponbidea" lemapean. Mobilizazioa deitzaileek iragarri berri dute, Bilbon burutu eta ikusmin handia piztu duen agerraldi batean.
Gogoan izan, Bilbora joateko autobus zerbitzua antolatu da Usurbilen. Autobusetan izena emateko azken eguna da gaurkoa. Apuntatzeko zerrendak, ohiko lekuetan.
Tantaz Tanta bilguneak biharko deitua zituen ekimen guztiak bertan behera utzi ditu, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Eloy Velasco epaileak debekatu ostean.