Odol ematea gaur, 18:00-20:30 artean

Noaua Aldizkaria 2014ko urtarrilaren 13a

Errege Egunaren eraginez, Usurbilgo Odol Emaileen Elkarteak deituriko hitzordua astebete atzeratu dute, eta gaur izango da odol ematea, urtarrilaren 13 honetan, ohiko ordutegi eta lekuan; arratsaldez, 18:00-20:30 artean anbulatorioan.

Hauexek dira odola emateko bete beharreko baldintzak:

1 -
 Adina: 18 eta 65 urte bitartean.
2 - Pisua: 50 kg-tik gora.
3 - Tentsio diastolikoa (baxua): 50 mmHg eta 100 mmHg artean.
4 - Tentsio sistolikoa (altua): 100 mmHg eta 180 mmHg artean.
5 - Pultsua: Erregularra eta 50 eta 110 pultsazio bitartean.
6 - Gizonen Hemoglobina-kopurua: 135 Gr-tik gora/litroko.
7 - Emakumeen Hemoglobina-kopurua: 125 Gr-tik gora/litroko.
8 - Gizonen odol-emanaldien maiztasuna: gehienez 4 aldiz urtean.
9 - Emakumeen odol-emanaldien maiztasuna: gehienez 3 aldiz urtean.
10 - 2 odol-emanaldien arteko gutxieneko epea: 2 hilabete.
11 - Baraurik ez da odolik eman behar.
12 - Osasun normal bat edukitzea: odola eman aurretik, talde medikuak historia bat egiten du eta miaketa bat ere bai, odola emateko aukerarik dagoen ikusteko.
13 - Hepatitisa edo HIES kutsatzea errazten duten arrisku-jokabiderik ez edukitzea.
14 - Azken urtean paludismo edo txagak izan diren gune endemikoetara bidaiatu ez izana. (Hego edo Ertamerikako, Afrikako eta Asiako zenbait herrialde).