Galtza urdin edo bakero, alkandora edo niki zuri eta laukidun lepokoarekin, jantziokin agertu beharko dute Udarregi Ikastolako Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleek ostiral honetan klasera. Hiru egun barru ospatuko baitute San Sebastian eguna. Aurreko urteen antzera, 3-12 urte arteko haur eta gaztetxoak danborra jotzera irtengo dira beraz, urtarrilaren 17an. Ohi baino bi egun lehenago, San Sebastian bezpera aurten igandez egokitu baita, eguna berriz, urtarrilaren 20a, astelehena. San Sebastian Egunez jai egingo dute Udarregi Ikastolan.
Aipatu moduan ordea, aurrez danborrada saioak eskaini ostean izango da. San Sebastianetako ospakizunak, ostiral honetan, urtarrilaren 17an:
15:45-16:15 Haur Hezkuntzakoen saioa, Agerialdeko frontoian.
16:00-16:30 Lehen Hezkuntzakoen danborrada saioa, ikastolako plaza borobilean.