Urtean zehar egingo dituzten ekimenen egutegia lantzen ari diren honetan, 2014ko lehen irteera lotua dutela berri eman dute jada Andatza Mendizaleen Kirol Taldekoek. Otsailean izango da. Otsailaren 9an, Zumaia eta Orio oinez lotzea proposatzen diete herritarrei; hiru ordu eta erdi inguruan osatzeko moduko 15 kilometroko ibilbidea. Zehaztasun gehiagoren berri, Andatzakoen web orrian ematen joango dira asteotan: andatzamendizale.info
Mendiko trabesia probarako izen ematea irekita
Urtarrilaren 26rako antolatu duten Irisasi BTT "Hotzak Akabatzen" 2014 probarako izen emateak irekita jarraitzen du. Aurre inskripzioa egiteko bi bide dituzue; Kirolprobak atarian sartuta edota Irisasi BTT bilguneak Facebooken duen orrialdera joanda. Web orri baterako zein besterako loturak hemen:
https://www.kirolprobak.com/competicion_ficha.php?id=940
Facebook: https://es-es.facebook.com/IrisasiBtt2013
Izen emate orriak Andatzakoen web orrian ere eskura ditzakezue, baita argibide gehiago ere: www.andatzamendizale.info
Irisasi BTT 2014, "Hotzak akabatzen" proba urtarrilaren 26an ospatuko da. Goizeko 9:30etarako jarri dute antolatzaileek irteera ordua. Partaideek, 30 eta 40 kilometro luzeradun ibilbideen artean aukeratu ahal izango dute. Proban parte hartzeko izen emateko epea zabalik egongo da urtarrilaren 23ra arte. 12 euro ordaindu beharko dituzte federatuak, 15 federatu gabe daudenek. Zertxobait gehiago proba egunean bertan apuntatzen direnek; 15 euro federatuek, 20 euro federatu gabe daudenek. Proban irtengo diren guztientzat Craft kamiseta opari, hainbat zozketetan parte hartzeaz gain. Asistentzia edota jan edan edan beroa izango dute bidean, hamaiketako ederra helmugan.
Irudia: Andatza Mendizaleen Kirol Taldea.