Gipuzkoako marka hautsi du Itoitz Rodriguez atletak

Noaua Aldizkaria 2014ko urt. 14a, 00:00

Itoitz Rodriguez Gipuzkoako atletismoko txapeldun berria dugu 400 metrotan, aurreko ostiralean jokatu zuen finalean urrezko domina eskuratu ostean. Usurbildar gaztearen garaipena ordea, haratago doa, marka guztiak hautsi baititu. NOAUA!ri berri eman diotenez, "sorpresa handia hartu genuen, epaileek egindako denbora ofiziala adierazi zutenean: 49,69! Marka honekin Gipuzkoako jubenil mailako errekorra gainditu du, baina ez hori soilik; 1989tik Josean Gay atletaren junior mailako errekorra ere bi zentesimatan hobetu du". 

Gipuzkoan amaiera ezin hobea izan ostean, Euskadi mailako txapelketara begira dago orain Itoitz. Baita martxoko lehen asteburuan Valentzian jokatuko den Espainiako indoor txapelketari begira ere. Zorionak!