Usurbil, Aginaga eta Zubietako sagardotegiak, denboraldi berriari ekiteko prest

Noaua Aldizkaria 2014ko urt. 15a, 00:00

Hernani eta Astigarragako txotx denboraldiko inaugurazio ekitaldien bueltan, batzuk lehenago besteak geroago, ateak irekitzen hasiko dira inguruotako sagardotegiak. Sagardo berria dastatzeko sei gune izango ditugu inguruotan. Erreserbak egiten hasi nahi baduzue, hona hemen, Aginaga, Zubieta eta Usurbilgo sei sagardotegiekin hartu emanetan jartzeko dituzuen bideak:

Aginaga sagardotegia:
Helbidea: Aginaga auzoa.
Telefono zenbakia: 943 36 67 10 // 943 37 06 68.
Emaila: info@aginagasagardotegia.com
Web orria: aginagasagardotegia.com
Irekiera: urte osoan. Astelehenak itxita. Oporrak abenduaren 9tik urtarrilaren 4ra.
Ordutegiak: eguerdian 13:30 eta iluntzean 20:00.
Zerbitzuak: Sagardotegiko menua, urte osoan sagardoa txotxetik, kartara jateko aukera. Ospakizunetarako menu bereziak, ezkontzak... Lotarako lekua; Hotela**
Zenbat bezerorentzako lekua duzuen: bi jangela, 300 eta 150 lagunentzat.

Aialde-Berri sagardotegia:
Helbidea: Aialde Berri 37, Santuenea.
Telefono zenbakia: 943 365 031.
Irekiera: urtarrileko bigarren astetik apirila bukaera edo maiatza aldera.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 20:00etatik aurrera. Larunbatetan, 13:30etatik eta 20:00etatik aurrera. Igandetan, 13:30etatik aurrera, gauetan itxita.
Zenbat bezerorentzako lekua: 100 lagun ingururentzat, eserita.


Arratzain sagardotegia:
Helbidea: Arratzain baserria, 22.
Telefono zenbakia: 943 366 663.
E-posta: info@agroturismoarratzain.com
Web orria: agroturismoarratzain.com
Irekiera: urte osoan zabalik. Ostiral iluntzetan, larunbat egun osoz eta igande eguerdietan.
Zerbitzua: sagardo ekologikodun sagardotegia eta nekazalturismoa.


Iruin sagardotegia:
Helbidea: Petritza bidea 12, Zubieta.
Telefono zenbakia: 943 361 229.
E-posta: ion@iruinsagardotegia.com
Web orria: iruinsagardotegia.com
Irekiera: urtarriletik maiatzaren 18 ingurura arte. Egunero irekita, 13:30-15:30 eta 20:00-22:30 artean, igande gauetan izan ezik.
Zenbat bezerorentzako lekua: 150-180.


Saizar sagardotegia:
Helbidea: Kalezar, 39.
Telefono zenbakia: 943 37 39 95.
Web orria:  www.sidrassaizar.com
E-posta:  sidreria@sidrassaizar.com
Irekiera: urtarrilaren 16tik aurrera, egunero eguerdi eta gau partean, igande gauetan eta astelehen eguerdietan izan ezik.
Zenbat laguntzeko tokia: 250. 

Urdaira sagardotegia:
Helbidea: Urdaira baserria, Aginaga.
Telefono zenbakia: 943 372 691.
Irekiera: urtarrilaren 7tik maiatzaren 4ra. Egunero afariak, eta jai guztietan bazkariak baita. Igande gauak eta astelehenak itxita.