Urtarrilaren 21era arte, I. Jon Uribe Pala Txapelketan izena ematea

Noaua Aldizkaria 2014ko urt. 15a, 00:00

Interesdunek datorren asteartera arteko epea dute, Aitzaga tabernara gerturatu eta apuntatzeko. Akerra Gaztetxeak, gure artetik joan berri den Jon Uribe herritarraren omenez antolaturiko pala txapelketa, urtarrila amaieran abiatuko da. Neurketak larunbat goizero, Txokoaldeko frontoian jokatuko dira.

Antolatzaileek, parte hartzeko hainbat baldintza finkatu dituzte. Honako hauek:
-Emakumeen eta gizonezkoen txapelketa egongo da.
-Inskripzioa 5 eurokoa izango da, lehenengo partida jokatzean ordaindu behar delarik.
-Partidak, larunbat goizetan izango dira.
-Pilotari batek jarritako orduan ezin badu jolastu, bere ardura izango da aurkariarekin hitz egitea egunez aldatzeko eta antolatzaileei ohartaraztea.
-Partida egunetik hurrengo ostiral arteko denbora izango dute jokatzeko.
-Lehiaketa sistema, pertsona kopuruaren arabera zehaztuko da.
-Izena emateko: Aitzagako orrian izena eta harremanetan jartzeko telefono zenbaki bat idatzi (ahal bada, WhatsApp bidez kontaktatuko dute antolatzaileek jokalariekin).
-Usurbildarrek edo Usurbilen bizi direnek bakarrik parte hartu ahal izango dute.
-Pilota (tenisekoa) antolakuntzak jarriko du.