Berrikuntzekin, eguberriek ekarritako opariekin estreinatu dute 2014a Sutegi udal liburutegian. Batetik, erabiltzaileentzako bi ordenagailu berri dituzte goiko solairuan. Eta bestalde, nobedade ugari ekarri ditu urte berriak; liburu eta ikus-entzuneko lan mordoa. Tartean, azken jaietan Ibai Arrieta usurbildarrak ateratako argazkiekin osaturiko DVDa liburutegian dute jada. Baita Odolaren Mintzoa musika taldekoen estreinako diskoa ere, "Xume, Laboa Zumetarenean", edota Joxan Artzeren bi poesia liburu berriekin batera; "Heriotzaren ataria dugu bizitza" eta "Bizitzaren atea dukegu heriotza".
Berrikuntza guztion informazio gehiago, Sutegi udal liburutegiko blogean edo liburutegira gerturatuta:
Blogeko helbidea : http://liburutegiak.blog.euskadi.net/usurbil/?lang=es
Ordutegia: 9:00-14:00 (irailaren 9ra arte).
Telefonoa: 943 360 692.
E-posta: biblioteka@usurbil.net
Facebook: Usurbilgo Sutegi Udal Liburutegia
Twitter: twitter.com/usurbib
Youtube: youtube.com/sutegi05