Proposatu Inauteri Festarako mozorroa

Noaua Aldizkaria 2014ko urt. 16a, 00:00

Martxoaren 1ean ospatuko dugu Usurbilen, 2014ko Inauteri Festa egunean mozorrotzeko gaia zehaztu nahi dugu zuen laguntzaz. Zertaz mozorrotu nahi duzue? Datorren Inauteri Festarako gaia, zuen esku oraingoan. Animatu eta parte hartu! Bidali zuen proposamena NOAUA!ra:
E-posta: elkartea@noaua.com
Telefono zenbakia: 943 360 321.
Egoitzako jendaurreko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:00-14:00 eta 16:00-19:00.

Proposamenetatik kanpo…
Adi, aurreko urteetan hautatuak izan diren gaiak ezin dira errepikatu. Hona hemen, azken hamarkadan, Usurbilgo Inauteri Festan mozorrotzeko proposatu izan diren gaiak:

2013: Musika.
2012: Mitologia.
2011: Itsasoa.
2010: Zirkoa.
2009: Olinpiar Jokoak.
2008: Xomorroak.
2007: Brasil.
2006: Marrazki bizidunak.
2005: Usurbil, Oesteko herri.
2004: Hollywood.
2003: Munduko kulturak.
2002: Extralurtarrak.