Bihurri ludotekan izena emateko aukera

Noaua Aldizkaria 2014ko urt. 16a, 00:00

Ludotekako erabiltzaileentzako oharra; urteroko kuota ordaintzeko unea heldu da. 15 euro, otsailaren 15a baino lehen, Kutxabanken kontu zenbaki honetan sartu beharko direnak: 2095 5069 06 1063903578. "Kontzeptuan mesedez izen-abizenak jarri eta ziurtagiria ludotekara eraman behar da", ohartarazi dute biltokiko arduradunek. 

Erabiltzaile berri izan nahi dutenek, orain dute baita izena emateko garaia. 30 euroko ingresoa egin eta ziurtagiriarekin ludotekara azaldu dadila ostegunetan 16:45-17:45 artean. Aldiz, ludotekan jarraitu asmo ez duenak mesedez giltza entregatu dezala, hori ere eskatu dute Bihurriko kideek. "Norbaitek dudaren bat badu edo informazio bila badabil azaldu lasai ostegunetan ludotekara edo idatzi bihurriludoteka@gmail.com helbidera", ohartarazi dute.

Egunotan itxita egongo da ludoteka, matxura larri baten ondorioz. Bertatik azaldu dutenez, matxura ahal bezain laster konpontzen saiatuko dira.