Gogoan izan, batetik, Irisasi BTT 2014, "Hotzak akabatzen" kirol proba ospatuko dela urtarrilaren 26an eta aurrez eman litekeela izena hilaren 23ra arte. Bi egun lehenago, urtarrilaren 21ean itxiko dute, Jon Uriberen omenez Akerra Gaztetxeak antolatu duen pala txapelketarako izen emateko epea. Bi kirol ekimen hauen inguruko zehaztasun gehiago jarraian:
Urtarrilaren 26ko BTT trabesiarako izen ematea
Aurre inskripzioa egiteko bi bide dituzue; Kirolprobak atarian sartuta edota antolatzaileek Facebooken duten orrialdera joanda. Web orri baterako zein besterako loturak hemen:
https://www.kirolprobak.com/competicion_ficha.php?id=940
Facebook: https://es-es.facebook.com/IrisasiBtt2013
Irisasi BTT 2014, "Hotzak akabatzen" proba urtarrilaren 26an ospatuko da. Goizeko 9:30etarako jarri dute antolatzaileek irteera ordua. Partaideek, 30 eta 40 kilometro luzeradun ibilbideen artean aukeratu ahal izango dute. Proban parte hartzeko izen emateko epea zabalik egongo da urtarrilaren 23ra arte. 12 euro ordaindu beharko dituzte federatuak, 15 federatu gabe daudenek. Zertxobait gehiago proba egunean bertan apuntatzen direnek; 15 euro federatuek, 20 euro federatu gabe daudenek. Proban irtengo diren guztientzat Craft kamiseta opari, hainbat zozketetan parte hartzeaz gain. Asistentzia edota jan edan edan beroa izango dute bidean, hamaiketako ederra helmugan. Informazio gehiago: www.andatzamendizale.info
Jon Uriberen omeneko pala txapelketa
Interesdunek datorren asteartera arteko epea dute, Aitzaga tabernara gerturatu eta apuntatzeko. Akerra Gaztetxeak, gure artetik joan berri den Jon Uribe herritarraren omenez antolaturiko pala txapelketa, urtarrila amaieran abiatuko da. Neurketak larunbat goizero, Txokoaldeko frontoian jokatuko dira.
Antolatzaileek, parte hartzeko hainbat baldintza finkatu dituzte. Honako hauek:
-Emakumeen eta gizonezkoen txapelketa egongo da.
-Inskripzioa 5 eurokoa izango da, lehenengo partida jokatzean ordaindu behar delarik.
-Partidak, larunbat goizetan izango dira.
-Pilotari batek jarritako orduan ezin badu jolastu, bere ardura izango da aurkariarekin hitz egitea egunez aldatzeko eta antolatzaileei ohartaraztea.
-Partida egunetik hurrengo ostiral arteko denbora izango dute jokatzeko.
-Lehiaketa sistema, pertsona kopuruaren arabera zehaztuko da.
-Izena emateko: Aitzagako orrian izena eta harremanetan jartzeko telefono zenbaki bat idatzi (ahal bada, WhatsApp bidez kontaktatuko dute antolatzaileek jokalariekin).
-Usurbildarrek edo Usurbilen bizi direnek bakarrik parte hartu ahal izango dute.
-Pilota (tenisekoa) antolakuntzak jarriko du.