Sagardo berria dastatzera joateko gonbita

Noaua Aldizkaria 2014ko urt. 17a, 00:00

Estreinatu berri den txotx garai honetan, sagardo berria dastatzera joateko gonbita luzatzen dute Aginaga, Zubieta eta Usurbilgo sei sagardotegietatik; Arratzain, Saizar, Iruin, Aialde-Berri, Aginaga eta Urdairatik. 

Egunotan ateak zabaldu eta txotx denboraldi berriari ekingo diote sei guneotan. Aurtengorako ekoitzi duten edaria dastatzeko deialdia jarraian:


Joxean Lazkano, Aialde-Berri sagardotegia:
"Gu beti bezala herritik, trenetik gertutasun hori dugu. Eskaintzen duguna gure ikuspegitik ondo dago kobratzen dugunarekin. Beti saiatzen gara jendeari esaten, aurrez deitu dezatela. Lokal txikia dugu, eta zenbait garaitan atera etorri eta ezezkoa esatea gogorra egiten zaigu. Baina ezin esan dagoenari ere lekutik kentzeko, beste bat sartzeko. Badaezpada deitu aurrez, hori da gure mezua. Eta bestalde, txotx garaian sagardo zale direnak urte osoan zehar sagardo zale izatea nahi nuke. Sagardoa berriz mahaiko edaria izatea".

Helbidea: Aialde Berri 37, Santuenea.
Telefono zenbakia: 943 365 031.
Irekiera: urtarrileko bigarren astetik apirila bukaera edo maiatza aldera.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 20:00etatik aurrera. Larunbatetan, 13:30etatik eta 20:00etatik aurrera. Igandetan, 13:30etatik aurrera, gauetan itxita.
Zenbat bezerorentzako lekua: 100 lagun ingururentzat, eserita.


Ion Astiazaran, Iruin sagardotegia:
"Hona datorrenak badaki zer duen; haragi ona, kalitateko sagardoa, eta etxeko jendearen tratua, Astiazaran familia hemen gaude. Denek ezagutzen gaituzte. Hemen gaude zuen zain. Urtero moduan, espero dugu denon egoera hobetzea, hartara guk lan gehiago izango dugu, bezeroek ere bai eta denok poztasun handiagoa".

Helbidea: Petritza bidea 12, Zubieta.
Telefono zenbakia: 943 361 229.
E-posta: ion@iruinsagardotegia.com
Web orria: iruinsagardotegia.com
Irekiera: urtarriletik maiatzaren 18 ingurura arte. Egunero irekita, 13:30-15:30 eta 20:00-22:30 artean, igande gauetan izan ezik.
Zenbat bezerorentzako lekua: 150-180.


Patxi Azkonobieta, Urdaira sagardotegia:
"Aprobetxatu dezala garaia eta sagardo berria probatzera etor daitezela, ia denen gustukoa den. Maiatzera arte hemen izango gara".

Helbidea: Urdaira baserria, Aginaga.
Telefono zenbakia: 943 372 691.
Irekiera: urtarrilaren 7tik maiatzaren 4ra. Egunero afariak, eta jai guztietan bazkariak baita. Igande gauak eta astelehenak itxita.


Napo Lertxundi, Saizar sagardotegia:
"Etorri familia edo lagunekin eta gozatu upategi handi batez, eta otordu eder batez, prezio arrazional baten truke".

Helbidea: Kalezar, 39.
Telefono zenbakia: 943 37 39 95.
Web orria:  www.sidrassaizar.com
E-posta:  sidreria@sidrassaizar.com
Irekiera: urtarrilaren 16tik aurrera, egunero eguerdi eta gau partean, igande gauetan eta astelehen eguerdietan izan ezik.
Zenbat laguntzeko tokia: 250. 


Aitor Lizaso, Arratzain sagardotegia:
"Jendeak gustatzen zaiona bilatu behar du sagardotegi batean. Guk edari ekologikoa eskaintzen dugu, ziurtatua, nahi izanez gero lo egiteko aukera baita, eta giro lasaia".

Helbidea: Arratzain baserria, 22.
Telefono zenbakia: 943 366 663.
E-posta: info@agroturismoarratzain.com
Web orria: agroturismoarratzain.com
Irekiera: urte osoan zabalik. Ostiral iluntzetan, larunbat egun osoz eta igande eguerdietan.
Zerbitzua: sagardo ekologikodun sagardotegia eta nekazalturismoa.


Mikel Errasti, Aginaga sagardotegia:
"Gustura hartuko zaituztegu. Etorri eta dastatu jangelan ditugun 7 kupeletako sagardo ezberdinak. Eta oso sagardozale bazarete, gure  upategirako bidea ere irekiko dizuegu! Eskatu besterik ez duzue! Jateko goxoa ere izango duzue platerean!!".

Helbidea: Aginaga auzoa.
Telefono zenbakia: 943 36 67 10 // 943 37 06 68.
Emaila: info@aginagasagardotegia.com
Web orria: aginagasagardotegia.com
Irekiera: urte osoan. Astelehenak itxita. Oporrak abenduaren 9tik urtarrilaren 4ra.
Ordutegiak: eguerdian 13:30 eta iluntzean 20:00.
Zerbitzuak: Sagardotegiko menua, urte osoan sagardoa txotxetik, kartara jateko aukera. Ospakizunetarako menu bereziak, ezkontzak... Lotarako lekua; Hotela**
Zenbat bezerorentzako lekua duzuen: bi jangela, 300 eta 150 lagunentzat.