Egunotan itxita egon da Bihurri ludoteka. Matxura larri bat egon da eta lehenbailehen konpontzen saiatuko dira. Eragozpenak barkatzeko eskatu dute Bihurritik.
Izen-ematea, irekita
Bihurri ludotekan izena emateko epea ireki da Ludotekako kuota ordaintzeko garaia iritsi da. Epea otsailaren 15ean amaituko da. Urteko kuota 15 eurokoa da, eta kontu zenbakia Kutxa 2095 5069 06 1063903578. “Kontzeptuan mesedez izen-abizenak jarri eta ziurtagiria ludotekara eraman behar da. Norbaitek apuntatu nahi badu, 30 euroko ingresoa egin eta ziurtagiriarekin ludotekara azaldu dadila ostegunetan 16:45etik 17:45era”. Ludotekan jarraitu behar ez duenak mesedez giltza entregatu dezala, hori ere eskatu dute Bihurriko kideek. “Norbaitek dudaren bat badu edo informazio bila badabil azaldu lasai ostegunetan ludotekara edo idatzi bihurriludoteka@gmail.com helbidera”.