"Garapen pertsonala eta ahalduntzea", ikastaro berri bat martxan

Noaua Aldizkaria 2014ko urt. 20a, 00:00

Urtarrilaren 9an hasi zen eta martxoaren 27ra arte luzatuko da emakumeentzako ahalduntze ikastaro berri hau. Saioak ostegunero izango dira, arratsaldez, 17:00-19:00 artean, bake epaitegi atzeko yoga lokalean. Pepa Bojo psikologoak gidatuko ditu. "Ikastaro honen helburua autoezagutzan eta garapen pertsonalean sakontzea da eta bide batez, emakumeon ahalduntzea eta harreman osasuntsuak sustatzea", berri eman dute, ekimena antolatu duten Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailetik.

Ikastaroa doakoa izango da. Izena emateko:? parekidetasuna@usurbil.net helbidera idatzi.? 943 377 110 telefono zenbakira deitu.