Urtarrilaren 21era arte eman liteke izena Aitzagan. Prezioa, 5 euro. Urtarrila amaieran edo otsaila hasieran abiatuko da, neska mutilei zuzenduriko txapelketa. Partidak Txokoaldeko frontoian jokatuko dira, banaka. Jon Uriberen izena daraman ekimena Akerra Gaztetxeak antolatu du.