Igande honetan, Hotzak Akabatzen BTT proba

Noaua Aldizkaria 2014ko urt. 20a, 00:00

Aurre inskripzioa egiteko bi bide dituzue; Kirolprobak atarian sartuta edota Irisasi BTT bilguneak Facebooken duen orrialdera joanda. Web orri baterako zein besterako loturak hemen:?www.kirolprobak.com web orrian edo Facebook helbide honetan. Izen emateko orriak ere Andatzako web gunean eskura daitezke.

Urtarrilaren 26an, goizeko 9:30ean hasiko da Irisasi BTT 2014 "Hotzak Akabatzen" proba. Partaideek, 30 eta 40 kilometro luzeradun ibilbideen artean aukeratu ahal izango dute.

Izen emateko epea zabalik egongo da urtarrilaren 23ra arte. 12 euro ordaindu beharko dituzte federatuek, 15 federatu gabe daudenek. Zertxobait gehiago proba egunean bertan apuntatzen direnek; 15 euro federatuek, 20 euro federatu gabekoek. Hori bai, guztientzat Craft kamiseta opari.

Eta zozketa ugari parte hartzaileen artean. Asistentzia edota jan-edan beroa izango dute bidean, hamaiketako ederra helmugan. Datu gehiago: www.andatzamendizale.info