Langabezia-tasak hobera egin du 2013an

Noaua Aldizkaria 2014ko urt. 21a, 00:00

Datu baikorrak, 2013a agurtzeko. Usurbilgo langabezia tasak behera egin zuen abenduan, eta 2012a agurtzerakoan baino lanik gabeko herritar gutxiagorekin gainera. 374 ziren 2012ko abenduan lanik gabe zeuden usurbildarrak. Estatuko Enplegu Zerbitzuaren arabera, 366 langabeturekin agurtu du udalerri honek, inoizko datu ilunenekin hasi zuen 2013a. 382 langabetu erregistratu baitziren urte hasieran, krisialdi hasi zenetik izandako kopuru altuena.

Gorabehera hauek kenduta, gainerakoan aldaketarik ez langabetuaren profilari dagokionez. 366 langabetutik, tarte txikiz baina lanik gabeko emakumeek gizonezkoek baino gehiago izaten jarraitzen dute. 25-44 urte artekoen artean, eta zerbitzuen sektorean segitzen du lanik gabe dagoen herritar kopuru altuenak.

Igoera, emakumezkoen kontratazioan
Buruntzaldetik ere berri onak. 5.000 langabeturen mugatik behera jaitsi baita langabezia tasa aurreko hilabetean, udalerri guztietan izan den beherakadaren ondorioz. Azaroan, 5.102 langabetu erregistratu ziren, urte amaieran 4.800. 300 gutxiago beraz. Eta beherakada hau ere Gipuzkoa mailako datuetan islatu da. Herrialdeak 46.612 langabeturekin amaitu baitu urtea, azaroa (49.208) baino ia 2.600 langabetu gutxiagorekin.

Erregistraturiko lan kontratu kopuruan ere aldaketarik ez. Azaroan bezala, 2013ko azken hilabetean ere 263 lan kontratu erregistratu ziren. Gehienak aldi baterako eta zerbitzuen sektorean. Baina bada nabarmendu beharreko datu bat. Azaroan sinatu ziren 263 kontratutik 150 gizonezkoenak baziren, datuok irauli dira abenduan. Iragan hilabetean, erregistraturiko 263 lan kontratutik 145 emakumezkoenak ziren.

Usurbil: 366.            Buruntzaldea: 4.800. Gipuzkoa: 46.612.

Sexuaren eta adinaren arabera
Emakumezkoak: 188
25 urtetik behera: 6.
25-44 urte artean: 96.
45 urtetik gora: 86.

Gizonezkoak: 178.
25 urtetik behera: 13.
25-44 urte artean: 100.
45 urtetik gora: 65.

Sektorearen arabera:
Nekazaritza: 4.
Industria: 73.
Eraikuntza: 41.
Zerbitzuak: 233.
Aurretik lanik gabe: 15.

Buruntzaldea
Andoain: 1.045.
Astigarraga: 319.
Hernani: 1.338.
Lasarte-Oria: 1.370.
Urnieta: 362.
Usurbil: 366.
Guztira: 4.800.

Gipuzkoa
Guztira: 46.612.

Erregistraturiko lan kontratuak:
Guztira: 263.
Aldi baterakoak: 256.
Zerbitzuen sektorean: 240.
Sexuaren arabera: 118 lan kontratu gizonezkoenak, 145 emakumezkoenak.