Oporraldia, etxea txukuntzeko urte garai egokia izaten da askorentzat. Badirudi eguberrietan halako zerbait gertatu dela. Behar ez ziren gai asko, Garbigunera eraman ditu hainbat herritarrek. Eta pasa den ostiralean behintzat, instalakuntzak berrerabiliak izateko zain dauden gaiez betea zegoen. Batzuk eramateko erreserbatuak daude jada. Aipatu modu ordea, beste hainbat objektuk berrerabiliak izateko erakusgai egoten jarraitzen dute Atalluko gunean. Doan hartu daitezke. Haietako asko, egoera onean gainera. Garbigunera gerturatu eta doan hartu daitezke:
Altzariak
-Aulki asko: kanpinetakoak, etxerako…
-Armairuak.
-Somier tolesgarriak.
-Koltxoiak
-Arraskak.
-Pertxak.
-Baxera eta mahai-tresnak.
-Lanparak.
-Baldak.
-Umeak arropaz aldatzeko tramankulua.
Apaingarriak
-Plastikozko eta portzelanazko lorontziak.
-Denetariko apaingarriak.
Informatika/Teknologia berriak
-Inprimagailuak.
-Idazteko makina.
-Ordenagailuak.
Aisia
-Telebistak.
-Jostailuak, panpinak.
-Euskaraz eta erdaraz argitaraturiko liburu ugari.
-Haurrentzako bizikleta.
-VHS bideoak.
-Liburuak.
Kirolak
-Eskiak.
-Patinak.
Garbiguneko ordutegia:
-Astelehenetik ostiralera: goizez, 10:15-13:00 artean; arratsaldez, 16:00-19:00 artean.
-Jai egunak ez diren larunbatetan: 9:00-13:00 artean.
Informazio gehiago: 943 21 49 77 edo sanmarko@sanmarko.net