Lurra egokitu dute eta bide ertza errematatuz amaituko dituzte inguruotako lehengoratze lanak, Usurbilgo Udaletik berri eman dutenez. Gogoan izan, "Kaparoz-Udarregi bide inguruko lurretan, 2011ko azaroko euriteek Txulunbre erreka aldera lurrak mugitu eta bide ertzean eragina izan zuten. Bide zati hori seinalizatua egon da konpondu bitartean, baina dagoeneko leheneratze lanak aurreratuta daude".
Lurra egokitu eta bide ertza konpontzeko lanen aurrekontua 22.529.76 eurokoa da. C. Alvarez S.L. enpresak bideratu ditu lehengoratze lan hauek.
Mikel Laboa plazako lanak
Aurrerabidean dira baita, Mikel Laboa plazako lanak ere. Lanen bigarren faseari ekin zioten gabonen ostean, eta lan hauekin, Etxebeste alderako gunea oinezkoentzako egokitu nahi dute.